Eusko Legebiltzarreko 14 batzordeak urtarrilaren 15ean hasiko dira eratzen

Bakartxo Tejeria
Europa Press
Actualizado: lunes, 7 enero 2013 14:22

GASTEIZ, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Legebiltzarrak legealdi honetan izango dituen 14 batzordeak datorren urtarrilaren 15ean hasiko dira eratzen eta 15 legebiltzarkidek osatuko dituzte, orain arte baino hiru gutxiagok, hain zuzen ere, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak iragarri duenez.

Legebiltzarreko Mahaiaren urteko lehen bileraren ondoren Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan, Tejeriak azaldu du akordioa dagoela 14 batzorde izan daitezen, hau da, aurreko legegintzaldian baino bat gutxiago.

Batzordeak 15 legebiltzarkidek osatuko dituzte -orain arte 18 izaten ziren-, eta haietako bost EAJrenak izango dira, lau EH Bildurenak, hiru PSE-EErenak, bi PPrenak eta bat UPyDrena. Batzordeak urtarrilaren 15ean hasiko dira eratzen.