EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu asteazken honetan Euskal Selekzioaren partida dela eta

Tranbiaren zerbitzu bereziak izango dira bihar Bilbon
Europa Press
Actualizado: martes, 27 diciembre 2011 11:32

BILBO, 27 Dic. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu asteazken honetan, abenduaren 28an, San Mamesen iluntzeko 20:45ean hasita Euskal Selekzioak eta Tunisekoak jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko, konpainiatik jakinarazi dutenez.

Horrela, EuskoTranek erabiltzaileei hamar minutuz behin zirkulazioak eskainiko dizkie, eta beste hiru tranbia zerbitzu berezi jarriko ditu 20:05ean, 20:15ean eta 20:25ean Pio Barojatik Basurturantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 22:36an eta 22:46an, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotran.es webgunea kontsulta.