EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu ostegunean

Tranbiaren zerbitzu bereziak bihar Bilbon
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 11 enero 2012 11:28

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   EuskoTran Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu ostegun honetan, urtarrilaren 12an, San Mamesen iluntzeko 20:00etan hasita Athleticek eta Albacetek jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

   Horrela, konpainiak jakinarazi duenez, hamar minutuz behin izaten den ohiko zirkulazioaz gain, EuskoTranek Pio Barojatik Basurtura beste hiru zerbitzu berezi eskainiko dizkie erabiltzaileei 19:16an, 19:26an eta 19:36an.

   Partidua amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 21:50ean, 21:57an eta 22:12an, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

   Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es webgunea kontsulta dezakete.