EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak jarriko ditu gaur, Athletic-Osasuna partida dela eta

Zerbitzuak areagotuko ditu Bilboko tranbiak
Europa Press
Actualizado: lunes, 17 octubre 2011 12:52

BILBO, 17 Oct. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu gaur, urriaren 17an, gaueko 21:00etan hasitan Athletic eta Osasuna taldeek San Mamesen jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorrien beharrak betetzeko.

Horrela, konpainiak jakinarazi duenez, hamar minutuko ohiko zirkulazioez gain, EuskoTrenek beste hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko dizkie erabiltzaileei 20:16an, 20:26an eta 20:36an Pio Barojatik Basurturantz.

Gainera, norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak jarriko dira martxan 22:55ean eta 23:13an, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei edo tranbiaren www.euskotran.es webgunea kontsulta dezakete.