EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzua areagotuko du bihar Athletic-Sporting partida dela eta

Tranbia Bilbon
EUSKOTRAN
Actualizado: viernes, 4 febrero 2011 15:25

BILBO, 4 Feb. (EUROPA PRESS) -

EuskoTran konpainiak Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu bihar, San Mamesen arratsaldeko 18:00etan hasita Athleticek eta Gijongo Sportingek jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, EuskoTranek jakinarazi duenez, hamar minutuz behin izaten den ohiko zirkulazioz gain, Pio Barojatik Basurtura beste hiru zerbitzu berezi izango dira 17:16an, 17:26an eta 17:36an. Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak jarriko dira martxan 19:50ean eta 20:01ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotran.es webgunea kontsulta dezakete.