EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzua gehituko du larunbatean, Athletic-Celtic partida dela eta

Tranbia Bilbon
EUSKOTRAN
Actualizado: jueves, 24 marzo 2011 19:07

BILBO, 24 Mar. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu larunbatean, San Mamesen gaueko 20:45ean hasita Athletic eta Glasgowko Celtic F.C. taldeek jokatuko duten partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, konpainiak jakinarazi duenez, hamar minutuz behin izaten den ohiko zirkulazioaz gain, Pio Barojatik Basurtura beste hiru tranbia zerbitzu berezi izango dira 20:06an, 20:16an eta 20:26an. Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik 22:45ean eta 22:56an irtengo dira tranbiaren zirkulazio bereziak, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es webgunea kontsulta.