EuskoTranek Bilboko tranbiaren zerbitzuak areagotuko ditu asteazkenean Athletic-Bartzelona partida dela eta

Tranbiaren unitate bat Bilbon
EUSKOTRAN
Actualizado: lunes, 3 enero 2011 13:43

BILBO, 3 Ene. (EUROPA PRESS) -

EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu asteazkenean, San Mamesen gaueko 22:00etan hasita Athleticek eta Bartzelonaren arteko partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko, konpainiak jakinarazi duenez.

Horrela, EuskoTranek erabiltzaileei 22:00ak arte hamar minutuz behin zirkulazioak eskainiko dizkie. Gainera, beste hiru zerbitzu berezi eskainiko ditu 21:16an, 21:26an eta 21:36an Pio Barojatik Basurturantz.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak jarriko dira martxan 23:58an, 00:05ean, 00:12an eta 00:20an eta Atxuritik 23:17an, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, EuskoTranek ordaintzerakoan Creditrans erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotran.es webgunea kontsulta dezakete.