EuskoTranek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren osteguneko futbol partida dela eta

El Tranvía De Bilbao.
EUROPA PRESS
Actualizado: miércoles, 17 agosto 2011 14:36

BILBO, 17 Ago. (EUROPA PRESS) -

Aste honetako ostegunean, abuztuak 18, EuskoTranek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 21:00etan hasita Athletic-en eta Trabzonspor taldeen norgehiagokara doazenen joan-etorri beharrak asetzeko, EuskoTranek prentsa-ohar baten bidez adierazitakoaren arabera.

Modu horretan, EuskoTranek erabiltzaileei 19:00ak eta 21:00ak bitartean 10 minutuz behin zerbitzuak eskainiko zaizkie horiei. Gainera, konpainiak beste hiru tranbia zerbitzu berezi eskainiko ditu eta 20:16an, 20:26an eta 20:36an Pio Barojatik Basurturantz abiatuko direnak.

Norgehiagoka amaitu ondoren, Basurtutik tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira 22:45ean eta 23:13an ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.