Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Gernikako jaietan

Actualizado: martes, 11 agosto 2015 13:26

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Euskotrenek jakinarazi duenez, abuztuaren 14an, 15ean eta 17an Amorebieta-Bermeo artean gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du Gernikako jaiak direla eta. Horrela, abuztuaren 14an eta 17an gaueko zerbitzu berezia eskainiko da trenak bi orduro izanik Amorebieta-Bermeo tartean.

   Bermeorako noranzkoan, irteerak Amorebieta Geralekutik Bermeorantz 22:48an, 0:21ean, 2:21ean eta 4:21ean izango dira, eta Gernikatik Bermeorantz doazen irteerak 23:09an, 0:42an, 2:42an, 4:42an eta 6:42an.

   Amorebieta geralekurako noranzkoan, Irteerak Bermeotik 23:30ean, 1:18an, 3:18an, 5:18an eta 7:18an izango dira, eta irteerak Gernikatik Amorebieta geralekurantz 23:53an, 1:41ean, 3:41ean eta 5:41ean.

   Abuztuaren 15ean, berriz, gaueko zerbitzua tren zerbitzu bereziekin indartuko da, trenak orduro izanik Gernnika-Bermeo artean.

   Egun horretan irteerak Amorebieta Geralekutik Bermeorantz 22:48an, 0:21ean, 2:21ean, 2:51n, 4:21ean eta 6:21ean izango dira, eta irteerak Gernikatik Bermeorantz  23:09an, 23:51n, 0:42an, 1:12an, 2:42an, 3:12an, 4:42an, 5:42an eta 6:42an.

   Kontrako noranzkoan, ordea, irteerak Bermeotik Amorebieta Geralekurantz 23:30ean, 0:18an, 1:18an, 1:56an, 3:18an, 3:56an, 5:18an, 6:18an eta 7:18an izango dira, eta irteerak Gernikatik Amorebieta Geralekurantz 23:53an, 1:41ean, 2:19an, 3:41ean, 4:19an, 5:41ean eta 6:41ean.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es).