Euskotrenek aldaketak egingo ditu tren, tranbia eta funikularreko zerbitzuetan abenduaren 24an eta 25ean

Euskotrenen tren unitate bat
Foto: EUSKOTREN
Actualizado: lunes, 22 diciembre 2014 13:56
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Euskotren sozietate publikoak aldaketa batzuk sartuko ditu bere treneko, tranbiako eta funikularreko zerbitzuetan abenduaren 24an eta 25ean, Gabon gauean eta Eguberri egunean, hain zuzen.

   Zehazki, tren zerbitzuei dagokienez, Lasarte-Hendaia, Bilbo-Donostia, Bilbo-Bermeo eta Txorierriko lineatan egingo ditu aldaketak, bai eta Usansoloko eta Zamudioko teknologia Elkartegiko tren+bus zerbitzuetam eta Larreinetako funikularrean ere. Halaber, Bilboko eta Gasteizko tranbiek ere zenbait aldaketa izango dituzte.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.