Euskotrenek aldaketak egingo ditu trenbide, tranbia eta funikular zerbitzuetan abenduaren 24an eta 25ean

Actualizado: lunes, 21 diciembre 2015 13:32

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Euskotrenek aldaketak sartuko ditu trenbideko, tranbiako eta funikularreko zerbitzuetan ostegunean eta ostiralean, abenduaren 24an eta 25ean, Gabon gaua eta Eguberri egunen ospakizunak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailari atxikitako sozietate publikoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Zehazki, Lasarte-Hendaia, Bilbo-Donostia, Bilbo-Bermeo eta Txorierri tren lineatan, Usansoloko tren+bus zerbitzuan, Larreinetako funikularrean eta Bilboko zein Gasteizko tranbia zerbitzuetan izango dute eragina aldaketek.

   Informazio zehatzagoa behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.