DONOSTIA 24 May. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen Euskotren szietate publikoak autobusen zerbitzuaren ibilbidea aldatuko du Donostian igande honetan, maiatzaren 26an, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 16:00ak arte, Ziklobia dela eta.
Horrela, Zumaia-Donostia autobus linearen zerbitzuan, Donostiatik 9:00, 10:00, 11:00, 12:00, 13:00, 14:00 eta 15:00etan irtengo diren autobusak, Pio XII geralekuan bidaiariak igo ondoren, aihesbidetik sibiliko dira Urbileraino, gero bere ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. Hori dela eta, aipatutako zerbitzuetan, Askatasun Etorbidea (Easo kalea), Zumalakarregi, Unibertsitateak, Matia, Errotaburu, Añorga Txiki, Añorga eta Recalde geralekuak kenduko dira.
Halaber, Zumaiatik Donostiara joateko 8:30, 9:30, 10:30, 11:30, 12:30, 13:30 eta 14:30ean irtengo diren autobusak, behin Urbilgo geldialdia burututa, saihesbidetik ibiliko dira zuzenean Pio XII geralekura sartzeko. Hori dela eta, aipatutako zerbitzuetan, Rekalde, Añorga, Añorga Txiki, Errotaburu, Matia, Ibaeta, Magisteritza, Zumalakarregi eta San Martin geralekuak kenuko dira.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan eta konpainiaren webgunean: www.euskotren.es.