Euskotrenek autobusen ibilbidea aldatuko du larunbat arratsaldean Urretxun eta Zumarragan

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 24 mayo 2013 13:15

DONOSTIA 24 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak autobus zerbitzuen ibilbidea aldatuko du Urretxu eta Zumarraga Gipuzkoako herrien artetik igarotzean, larunbat honetan, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 15:30etik 18:30era bitartean, txirrindulari lasterketa bat dela eta.

Horrela, tarte horretan, Iparragirre kaleko zirkulazio moztuko da, eta beraz, Zumaiatik 14:35ean eta 16:35ean irteten diren Zumaia-Zumarraga lineako autobusek Urretxutik eta Zumarragatik ibilbidea aldatuko dute, konpainiak jakinarazi duenez.

Autobus horiek Zumarragako saihesbidetik ibiliko dira, Okendoko bidegurutzean geldialdia burutuko dute eta Ospitalerantz saihesbidetik jarraituko dute. Kontrako noranzkoan (zirkulazioak Zumarragatik Zumaiarantz) ohiko ibilbidea burutuko da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan eta konpainiaren webgunean: www.euskotren.es.

Contenido patrocinado