EuskoTrenek autobusen ibilbidea aldatuko du Zumaian larunbatean, XXVIII. Herri Lasterketa dela eta

DONOSTIA, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak autobusen zirkulazioa aldatuko du Zumaian larunbatean, otsailaren 25ean, bertako XXVIII. Herri Lasterketa jokatuko delako.

   Horrela, konpainiako iturriek jakinarazi dutenez, Txomin Agirre eta Patxita Etxezarreta geralekuak kendu egingo dira, 16:30etik 18:10era bitartean, eta Geltokian dagoen geraleku bakarrera eramango dira. Era berean, Zumaia eta Zumarraga arteko zerbitzuak mozketa iraun arte saihesbidetik ibiliko dira eta Patxita Etxezarreta geralekua ez dute burutuko.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefonora dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es).

El vídeo comenzará después de 30 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.