Euskotrenek autobusen zerbitzua aldatuko du Zumarragan ostiraletik igandera

Euskotrenen autobusa
IREKIA
Actualizado: martes, 30 septiembre 2014 11:26

DONOSTIA, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Zumaia-Zumarraga/Ospitalea lineako autobusen zerbitzua aldatuko du ostiraletik igandera, Zumarragatik Zumaiarako irteerako zirkulazioentzako, Etxeberri auzoko jaiak direla eta, sozietate publikoak jakinarazi duenez.

Jaiek Etxeberriko auzora sartzeko trafiko mozketa eragingo dute, eta, hori dela eta, Zumarragatik Zumaiara doazen zenbait autobus Zumarraga-Etxeberriko geralekua ezin izango dute egin, eta GI-631 errepidetik ibili beharko dira.

Hain zuzen ere, aldaketa ondorengo ordutegian egingo da: ostiralean, urriaren 3an, 18:30etik zerbitzua amaitu arte; etal larunbatean eta igandean, urriaren 4an eta 5ean, 10:30etik zerbitzua bukatu arte.

Bestalde, kontrako noranzkoan, hau da, Zumaian hasiera eta helmuga Zumarraga/Ospitalea duten autobusen zerbitzuak, ez du inolako aldaketarik izango.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es webgunea izango dituzte erabilgarri, bai eta Twitter gunea ere: @euskotrenEJGV