Euskotrenek Debabarrena eta Urola Kostako autobus zerbitzuak kudeatuko ditu igandetik aurrera

Actualizado: sábado, 28 febrero 2015 12:29

DONOSTIA, 28 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak autobus zerbitzu berria jarriko du martxan Gipuzkoan igande honetan, martxoaren 1ean. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskotreni esleitu dio Lurraldebus sistema barruko Debabarrena eta Urola Kostako emakida.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, Amaña eta Azitain auzoen artean Eibarko hiri barruko Udalbus zerbitzua ematen jarraitzeaz gain, igandetik aurrera, Euskotrenek Debabarrena eta Urola Kostako lineatako autobus zerbitzuak kudeatuko ditu Gipuzkoan, Lurraldebus sistemaren barruan.

Zehazki, Debabarrenan, Mallabia-Deba-Ondarroa, Ermua-Donostia, Soraluze-Ondarroa, Ondarroa-Zumaia, Eibar-Elgeta eta Lekeitio-Donostia lineak kudeatuko ditu, eta Urola Kostan, Zumaia-Donostia (N-634 errepidetik), Zumaia-Zarautz-Donostia (autopistatik), Zumaia-Orio-Donostia (autopistatik), Aizarnazabal-Zumaia-Zestoa, Zarautz-Aia-Orio eta Ondarroa-Zumaia lineak.

Beste alde batetik, Euskotrenek Lurraldebus sistemarako eskaintzen duen larunbat gauetako autobus zerbitzu erregularrari dagokionez, Ermua-Deba-Ondarroa linean, 00:25ean, 02:25ean, 04:25ean eta 05:55ean iurtengo dira autobusak Ermuatik, eta 23:45ean, 01:45ean, 03:45ean eta 05:45ean Ondarroatik. Autobus horiek Ermuan, Eibarren, Elgoibarren, Altzolan, Mendaron, Deban, Mutrikun eta Ondarroan izango dituzte geralekuak.

Halaber, Zumaia-Donostia linean, autobusen irteerak Zumaiatik 23:00etan, 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan eta 05:00etan izango dira, eta Donostiatik, 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00 eta 06:00etan. Autobusek Zumaian, Getarian, Zarautzen, Orion, Usurbilen eta Donostian izango dituzte geralekuak.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta Twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete. Halaber, Lurradebus sistemari buruzko informazio gehiago www.lurraldebus.eus webgunean dago.