Euskotrenek Donostia-Zumaia autobusen ibilbidea aldatuko du igandean Donostiatik igarotzean, Maratoi Erdia dela eta

Europa Press País Vasco
Actualizado: sábado, 18 mayo 2013 15:25

DONOSTIA 18 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Donostia-Zumaia lineako autobusen ibilbidea aldatuko du igande goizean Donostiatik igarotzean, Maratoi Erdia dela eta.

Horrela, Donostiatik autobusen irteera aldatu eta saihesbidetik burutu beharko dute, baina soilik irteera 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean duten autobusentzako.

Zirkulazio horietan, autobusek Pio XII geralekua burutu ondoren, saihesbidetik jarraituko dute Añorga-Txiki geralekuraino, handik berriz ohiko ibilbidea hartzeko. Hori dela eta, zirkulazio horietan ondorengo geralekuak kenduko dira: Askatasun Etorbidea (Easo kalea), Zumalakarregi, Unibertsitateak, Matia eta Errotaburu.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan eta konpainiaren webgunean: www.euskotren.es.

Contenido patrocinado