Euskotrenek Eibarko Udalbus zerbitzua aldatuko du abuztuko zenbait egunetan

Actualizado: lunes, 3 agosto 2015 11:52


DONOSTIA, 3 Ago. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Eibarko (Gipuzkoa) Udalbus udal autobusen zerbitzua aldatuko du abuztuaren 4tik 8ra, 10etik 14ra, 17tik 22ra eta 24tik 28ra, Ipurua futbol zelaian egingo diren lanak direla eta.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, lan horiek direla eta, aipatutako egunetan, 08:00etatik 22:00etara bitartean, Udalbusek bere ibilbidea aldatuko du. Zehazki, Ipurua eta Sostoatarren geralekuak kenduko dira Amañatik Azitainera ibiliko diren zirkulazioentzako, eta kontrako noranzkoan, Azitainetik Amañara, ez da aldaketarik egongo.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.eus webgunea eta Twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.