EuskoTrenek garraio aldaketa egingo du Atxuri eta Ariz artean, Etxebarriko zubi berriko lanengatik

Atxuriko geltokia, Bilbon
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 10 febrero 2012 11:14

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak garraio aldaketa egingo du otsailaren 11, 12, 13 eta 14an, Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineatako Atxuri-Bilbo eta Ariz-Basauri geltokien artean, Euskal Trenbide Sareko (ETS) azpiegituren enpresa kudeatzailea egiten ari den Etxebarriko zubi berria eraikitzeko lanak direla eta.

   Ukitutako trenak goizez zein gauez noranzko bietan, hasiera, helmuga edo noranzkoa edozein izanik ere Bilbo-Basauri tartetik ibiliko direnak izango dira. Ariz/Basauri eta Donostia eta Ariz-Basauri eta Bermeo artean trenak ohi bezala ibiliko dira, EuskoTreneko iturriek jakinarazi dutenez.

   Atxuri-Bilbotik irtengo diren bidaiari guztiak Bermeora edo Donostiara edo bitartean dauden geltokietara joan nahi izanez gero, Zazpi Kaleetako EuskoTreneko geltokira joango dira eta bertan erosi ahal izango dute txartela. Horrez gain, geltokian bertan metroko titulua emango zaie eta txartel horrekin Arizeraino joango dira. Hara iristean EuskoTreneko geltokira joango dira bidaiarekin jarraitzeko.

   Boluetatik eta Etxebarritik irtengo diren bidaiariei geltokian metrora joateko txartela emango zaie Arizeraino. Behin hara iristean, EuskoTreneko geltokira oinez joango dira.

   Bermeotik edo Donostiatik datozen bidaiariei, trenean bertan txartela emango zaie metroko A guneraino. Txartel hori Arizko metroko geltokitik erabili ahal izango da. EuskoTreneko txartelak Bilboko tranbiako Atxuri-Arriaga tarterako balioko du. Larunbat gaueko zerbitzuaren bidaiariek era berean metroarekin konbinazio hori erabiliko dute.

   Tren batzuek ez daukate metroarekin konbinaziorik, eta horregatik, garraio aldaketa autobusez egingo dute. Autobusak ohiko ordutegia baino hamar minutu lehenago irtengo dira.

   EuskoTrenek mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako egokitutako garraio zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu hori betetzeko, beharrezkoa egiten da aurretiaz egon daitezkeen garraioaren beharrizanak hautematea. Beraz, interesa duten pertsonek zerbitzua aurretiaz erreserbatu beharko dute telefono honetan: 944 019 800.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefonora dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es).