Euskotrenek gaueko autobusak jarriko ditu asteazkenetik ostiralera bitartean, Azpeitiko jaiak direla eta

Actualizado: martes, 29 julio 2014 14:27

DONOSTIA, 29 Jul. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du asteazkenetik ostiralera bitartean, Azpeitiko San Inazio jaiak direla eta. Gaueko autobus bereziak Azpeitia-Azkoitia eta Azpeitia-Zarautz lineetan eskainiko dira (azken kasuan autobusak Zestoan, Zumaian eta Getarian ere geldituko dira), konpainiak jakinarazi duenez.

Ordutegiak ondoko hauek izango dira: Azpeititik Azkoitirantz, 00:15ean, 01:45ean, 02:45ean, 03:45ean, 05:00etan eta 06:00etan, eta Azpeititik Zarautzerantz, 00:45ean, 03:30ean, 05:30ean eta 06:30ean (azken trenak ez du zirkulatuko ostegun gauean, eta Zarautzera doan zerbitzu berezia 05:30ean amaituko da).

Halaber, linea bakoitzeko geralekuak hauek izango dira: Azpeitia-Azkoitian, Anbulatorioaren eta Julio Urkixo kalearen arteko guztiak, eta Azpeitia-Zestoa-Zumaia-Getaria-Zarautzen, Anbulatorioaren (Azpeitia) eta San Pelaio auzoaren (Zarautz) arteko ohiko guztiak.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, EuskoTrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia eta www.euskotren.es webgunea izango dituzte erabilgarri.