Euskotrenek gaueko tren bereziak eskainiko ditu ostegun honetan, Errenteriako Madalenak direla eta

Actualizado: miércoles, 23 julio 2014 10:49

DONOSTIA, 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak Lasarte Oria eta Hendaia arteko ohiko zerbitzua osatzen duen gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du ostegun honetan, uztailaren 24an, Errenteriako (Gipuzkoa) Madalen jaiak direla eta.

Zehazki, Euskotrenek jakinarazi duenez, irteerak Lasarte Oriatik Hendaiarantz, 22:00, 22:30, 23:00, 00:00, 01:00, 02:00, 03:00, 04:00, 05:00, 06:00 eta 7:00etan izango dira; Amara/Donostiatik Hendaiarantz, 00:45, 05:45 eta 06:45ean; eta Amara/Donostiatik Oiartzunerantz, 23:45, 04:30 eta 05:30ean.

Halaber, Hendaiatik Lasarte Oriarantz, 22:03, 23:03, 00:03, 01:03, 02:03, 03:03, 04:03, 05:03, 06:03, 06:33, 07:03 eta 07:33an izango dira trenak; Hendaiatik Amara/Donostiarantz, 22:33, 23:33 eta 01:33an; eta Oiartzunetik Amara/Donostiarantz, 22:37, 00:06, 04:54 eta 05:54an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta Twitter gunean (@euskotrenEJGV).