EuskoTrenek gaueko tren zerbitzu berezia emango du bihar, Donostiako Danborrada dela eta

EuskoTrenen geltoki bat
EUSKOTREN
Actualizado: martes, 18 enero 2011 12:27

DONOSTIA, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du bihar Topo (Lasarte Oria-Hendaia) eta Kostaldea (Zumaia-Donostia) lineetan, 2011ko Donostiako Danborrada dela eta. Oinarrian, Topo linean ordu erdiko maiztasuna eskainiko da eta ordu betekoa Kostaldea linean, EuskoTrenetik adierazi dutenez.

Halaber, ostegunean, EuskoTrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du haurren danborrada dela-eta egon daitezkeen garraio beharrei erantzun ahal izateko. Egun osoan zehar Donostia-Errenteria artean maiztasunak 15 minutukoak izango dira eta 30 minutukoak Donostia-Zumaia artean. Ordutegi hauek trenen ohiko zerbitzua osatzen dute.

Argibide gehiago behar izanez gero, EuskoTreneko 902 543 210 telefonora dei daiteke. Halaber, erabiltzaileek informazio gehiago dute geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.es web-orrian.