Euskotrenek gaueko tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu datozen bi larunbatetan Trañako San Prudentzio jaietarako

Actualizado: viernes, 28 abril 2017 11:09

BILBO, 28 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Bilbo-Deba linean datozen bi larunbatetan, apirilaren 29an eta maiatzaren 6an, Trañako San Prudentzio jaiak direla eta. Zerbitzu bereziak ohiko ordutegia osatuko du.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, Bilbo-Deba noranzkoan, larunbat gaueko ohiko ordutegia Zornotzatik Zalbidarrera doazen lau zerbitzu bereziekin indartuko da, 00:00etan, 01:10ean, 03:10ean eta 05:10ean. Halaber, Deba-Bilbo noranzkoa, ohiko zerbitzua osatuko duten bereziak eskainiko dira Zaldibarretik Zornotzara 23:16an, 00:37an, 02:37an, 04:37an eta 06:37an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan, geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.