Euskotrenek gaueko tren zerbitzua indartuko du datorren larunbatean Zornotzako jaiak direla eta

Publicado 2018/07/16 16:58:16CET

BILBO, 16 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek gaueko tren zerbitzua indartuko du datorren larunbatean, uztailaren 21ean, Zornotzako jaiak direla eta, sozietate publikoak premtsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Horrela, larunbat gauetako ohiko zerbitzuan trenak bi orduan behin igarotzen dira Matiko-Deba tartean, eta tren bereziek indartu egingo dute zerbitzua gau osoan zehar Zornotza-Traña/Zaldibar tartean. Halaber, Zornotza eta Bermeo arteko zerbitzua urtean zehar larunbat gauetan izaten den berdina izango da, eta tren zirkulazioak bi orduan izango dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, baita www.euskotren.eus webgunean, app ofizialean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean ere.