Euskotrenek gaueko tren zerbitzua indartuko du larunbatean ordu aldaketa dela eta

Euskotreneko unitate bat
EUSKO JAURLARITZA
Actualizado: jueves, 23 marzo 2017 12:18

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Euskotren garraio enpresa publikoak Bilbo-Deba, Bilbo-Bermeo, Txorierri eta Topo lineatako gaueko ohiko zerbitzua indartuko du larunbatean, martxoaren 25ean, ordu aldaketa ofiziala dela eta (goizaldeko 02:00etan 03:00ak izango dira).

Hain zuzen, Euskotrenek jakinarazi duenez, Bilbo-Deba linean, irteerak izango dira Atxuri-Bilbotik 23:50, 01:50, 03:50 eta 05:50ean (Elgoibarreraino), eta beste zerbitzu bat izango da 01:32an Durangotik Debara. Debatik, aldiz, 01:35, 03:35, 05:35 eta 07:22an (Elgoibartik Durangora) izango dira trenak, eta beste bat 01:29an Trañatik Bilbora.

Zornotza-Bermeo tartean, irteerak Zornotzatik 0:19, 03:19 (ordu ofizial berria), 04:19 eta 06:19an izango dira. Gernikatik Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da 23:17an irtengo da, eta irteerak Bermeotik 23:39, 01:18, 03:18 (ordu ofizial berria), 05:18 eta 07:25ean (Gernikaraino) izango dira.

Lutxana-Lezama tarteari dagokionez, Lutxanatik 23:09, 00:02, 03:00 (ordu ofizial berria), 04:00 eta 06:00etan irtengo dira trenak, eta Lezamatik 23:35, 00:30, 03:30 (ordu ofizial berria), 04:30 eta 06:30ean.

Gipuzkoan, Lasarte-Hendaia linean, trenak 00:00, 03:00 (ordu ofizial berria), 04:00 eta 06:00etan irtengo dira Lasarte-Oriatik, eta 01:03, 03:03 (ordu ofizial berria), 05:03 eta 07:03an Hendaiatik. Azkenik, Amara-Altza tartean, Amaratik 01:45, 03:45 (ordu berri ofiziala) eta 05:45 izango dira trenak, eta Altzatik 00:00, 03:00 (ordu berri ofiziala), 04:00 eta 06:00etan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan, geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.