Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 03/09/2010 16:29

EuskoTrenek gaueko trenen zerbitzu bereziak eskainiko ditu Bermeoko jaiak direla eta

   Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak gaueko trenen zerbitzu bereziak eskainiko ditu irailaren 8an, 10ean eta 11n Bermeoko jaiak direla eta. Zerbitzu horiek ohiko zerbitzua osatuko dute eta Gernika eta Bermeo artean ibiliko dira.

   Horrela, EuskoTrenetik gaur jakinarazi dutenez, irailaren 8an, Gernikatik Bermeora joateko, zirkulazioak orduro ibiliko dira 23:11tik 1:11ra eta 03:11tik 04:11ra. Gernikatik beste zirkulazio bat irtengo da 5:08an. Halaber, Bermeotik Gernikara zirkulazioak orduro ibiliko dira 23:35etik 1:35era eta 3:35etik 4:35era. Gerora beste zirkulazio bat egongo da 5:30etan.

   Irailaren 10ean, Bermeora joateko zirkulazio bat izango da 22:18an, eta geroago zirkulazioak bi orduro 0:20tik 7:20ra. Bermeotik Gernikara joateko, zirkulazio bat izango da 22:35ean eta geroago zirkulazioak bi orduro ibiliko dira 0:00etatik 6:00etara.

   Irailaren 11n, Gernikatik Bermeora zirkulazioak 23:09an eta 23:55ean izango dira, eta gerora zirkulazioak orduro 0:42tik 6:42ra. Gernikara itzultzeko, zirkulazio bat izango da 23:30etan eta gerora orduro 0:18tik 6:18ra. Era berean, EuskoTrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 15eko gau osoan.

   Informazio gehiago jaso daiteke ohiko geltokietan eta geralekuetan, Atxuriko Bezeroen Arreta Bulegoan, 902 54 32 10 telefono zenbakian eta www.euskotren.es webgunean.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.