BILBO 21 May. (EUROPA PRESS) -
Euskotren sozietate publikoak Gernika eta Bermeo arteko tren zerbitzua indartuko du datozen larunbat eta igandean, Bermeon ospatuko den Arrain Azoka dela eta. Zerbitzu berezia Gernika eta Bermeo lotzen dituen ohiko zirkulazioen osagarria izango da, eta trenek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan.
Horrela, larunbatean, 11:37an, 12:37an, 17:37an eta 19:37an irtengo dira trenak Gernikatik Bermeora, eta 13:25ean, 14:27an, 18:25ean eta 20:25ean Bermeotik Gernikara. Igandeari dagokionez, Gernikatik Bermeora 11:37an eta 12:37an izango dira trenak, eta Bermeotik Gernikara 13:25ean eta 14:27an.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean: www.euskotren.es