EuskoTrenek lotura zerbitzua eskainiko du asteburuan Donostian, N-1 errepidean mozketa bat egingo delako

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 25 mayo 2012 12:20

DONOSTIA 25 May. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak lotura zerbitzua eskainiko du Donostian, N-1 errepidean egongo den mozketa bat dela-eta. Errepide hori larunbat goizeko 8:00etatik astelehen goizeko 5:00etara egongo da itxita, Añorga Txikiko biribilgunearen ondoan kokatuta dagoen trenbide igarobidearen eraispena eta oinezko igarobidearen desmuntaketaren ondorioz.

Hori dela eta, zerbitzua ez kentzeko, EuskoTrenek autobusak jarriko ditu lotura modura. Horrela, autobus bat izango da Boulevardetik Añorga Txikira, eta alderantziz, baita Errotaburu-Belartza eta Añorga artean ere, EuskoTreneko iturriek jakinarazi dutenez.

Lotura zerbitzu hori larunbatean, 7:00etatik 23:00etara, eta igandean, 9:00etatik 23:00etara, ibiliko da. Gero, Errotaburun gainerako linea guztiekin egingo du lotura eta maiztasuna zortzi eta hamar minutu bitartekoa izango da gutxi gorabehera.

Halaber, Zumaia-Donostia noranzkoan, Donostiara doan autobusa, Errekalderako bidaiaririk badago, geldialdi hori burutuko du eta atzerantz egingo du autobidera sartzeko eta Errotaburun geldialdia egingo du. Errekalderako bidaiaririk ez badago, Errotaburuko geralekura joateko autobidetik sartuko da.

Donostia-Zumaia noranzkoan, Zumaiara doan autobusa, Errotaburuko geralekua egin ondoren, saihesbidetik atzerantz egingo du eta Urbileko biribilgunera sartuko da, Errekaldeko geralekua burutuko du eta ondoren ohiko ibilbidearekin jarraituko du.

Añorgako eta Añorga Txikiko bidaiariek lotura zerbitzua erabili beharko dute, Errotaburuko geralekuan bat eginda. Larunbat gaueko zerbitzuak berdin arituko dira, lotura zerbitzurik ez delako egongo, eta Añorgako eta Añorga Txikiko geralekuan kendu egingo dira. Lotura zerbitzua Errotaburu eta Errekalde artean doakoa izango da erabiltzaileek Dbus, TSST, Garayar eta EuskoTren zerbitzuetara sartzeko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefonora dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan eta konpainiaren webgunean(www.euskotren.es).

Contenido patrocinado