Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du igandean, Donostiako Inauteriak direla eta

Euskotren
EUROPA PRESS
Publicado 2018/02/09 18:13:09CET

DONOSTIA, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzu berezia eskainiko du igandean, otsailaren 11n, Amara-Irun tartean, Donostiako Inauterietara joan-etorriak errazteko, Eusko Jaurlaritzaren mendeko enpresa publikoak jakinarazi duenez.

Horrela, arratsaldeko 15:00etatik aurrera, gutxi gorabehera, Amara eta Irun artean zerbitzua 15 minutuan behin eskainiko da. Goizeko zerbitzua eta gainerako trenak normaltasunez ibiliko dira, igandeetako ohiko ordutegiarekin.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta app ofizialean.