EuskoTrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du igandean Realaren eta Mallorcaren arteko partidarako

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 22 febrero 2012 18:43

DONOSTIA 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du igandean, otsailaren 26an, Realak eta Mallorcak Anoeta estadioan jokatuko duten partida dela eta.

Konpainiak jakinarazi duenez, zerbitzu berezi hori Donostia eta Hendaia lotzen dituen ohiko zirkulazioen osagarria izango da. Zerbitzua indartzen duten tren horiek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefonora dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es).

Contenido patrocinado