Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Donostiako Danborrada dela eta

Tren bereziak Danborradarako
Foto: EUSKOTREN
Actualizado: jueves, 15 enero 2015 16:58
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 15 (EUROPA PRESS)

   Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Donostian ospatuko den Danborrada dela eta datorren astelehenean, urtarrilaren 19an, gauez, eta asteartean, urtarrilaren 20an, goizez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren menpeko sozietate publikoak jakinarazi duenez.

   Zerbitzu berezi hauetan gaueko trenak egongo dira urtarrilaren 19ko gauean Lasarte/Oria-Hendaia eta Zumaia-Donostia lineatan, eta goizez zerbitzu gehigarriak egongo dira urtarrilaren 20an Zumaia eta Donostia artean. Gainera, Lasarte-Hendaia linean gaueko trenen eskaintza egongo da 30 minuturik behin urtarrilaren 19ko gauean.

   Horrela, Lasartetik Hendaiara, 22:00, 22:30, 23:30, 00:00, 00:30, 01:00, 01:30, 02:00, 02:30, 03:00, 03:30, 04:00, 04:30, 05:00, 05:30 (Donostiaraino) eta 06:00etan izango dira trenak. Gainera, bi irteera izango dira Donostiatik Hendaiara 23:15ean eta 05:55ean, eta beste bat Donostiatik Oiartzunera 05:00etan eta Donostiatik Errenteriara 06:00etan.

   Halaber, kontrako noranzkoan, Hendaiatik Lasartera, 22:33, 23:03, 23:33, 00:03, 00:33, 01:03, 01:33, 02:03, 02:33, 03:03, 03:33, 04:03, 04:33, 05:03, 05:33 eta 06:03an (Donostiaraino) izango dira trenak. Horrez gain, beste irteera bat izango da Oiartzundik Lasartera 05:34an eta Errenteriatik Lasartera 06:23an.

   Bestalde, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzu gehigarriek ohiko ordutegia osatuko dute. Geltoki bien artean 60 minuturik behin izango dira trenak urtarrilaren 19tik 20ra bitarteko gauean, eta 30 minuturik behin urtarrilaren 20ko egun gehienean.

   Horrela, urtarrilaren 19tik 20ra bitarteko gauean, irteerak Zumaiatik Donostiara orduro izango dira 23:30etik 04:30era, eta Donostiatik Zumaiara ere orduro 22:50etik 05:50era. Urtarrilaren 20an, Zumaiatik Donostira trena izango dira 30 minuturo 06:00etatik 20:00etara, eta Donostiatik Zumaiara 30 minuturo 06:20etatik 20:50era. Gainerako trenek beren ohiko ordutegia mantenduko dute.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.