Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Donostiako Danborradarako

Tren bereziak Donostiako Danborradarako
EUSKOTREN
Actualizado: viernes, 15 enero 2016 11:52

DONOSTIA, 15 (EUROPA PRESS)

   Euskotrenek tren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Donostian ospatuko den Danborrada dela eta. Zehazki, urtarrilaren 19an gaueko trenak egongo dira Lasarte/Oria-Hendaia eta Zumaia-Donostia lineatan, eta urtarrilaren 20an goizeko zerbitzu gehigarriak izango dira Zumaia eta Donostia artean, Euskotrenek prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

   Horrela, urtarrilaren 19tik 20ra bitartean gauean, Lasarte-Oriatik Hendaiara, 22:00, 22:30, 23:30, 00:00, 00:30, 01:00, 01:30, 02:00, 02:30, 03:00, 03:30, 04:00, 04:30, 05:00, 05:30 (Donostiaraino) eta 06:00etan izango diora trenak. Gainera, bi irteera izango dira Donostiatik Hendaiara, 23:15ean eta 05:55ean, beste bat Donostiatik Oiartzunera 05:00etan, eta beste bat Donostiatik Errenteriara 06:00etan.

   Halaber, Hendaiatik Lasarte-Oriara trenak izango dira 22:33, 23:03, 23:33, 00:03, 00:33, 01:03, 01:33, 02:03, 02:33, 03:03, 03:33, 04:03, 04:33, 05:03, 05:33 eta 06:03an (Donostiaraino). Gainera, Oiartzunetik Lasartera 05:34an eta Errenteriatik Lasartera 06:23an ere trenak izango dira.

   Bestalde, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzu gehigarriek ohiko ordutegia osatuko dute. Horrela, trena izango dira orduro Zumaiatik Donostiara 23:30etik 04:30era eta Donostiatik Zumaiara 22:50etik 04:50era.

   Gainera, urtarrilaren 20an, 30 minuturo trenak izango dira Zumaiatik Donostiara 06:00etatik 20:00etara eta Donostiatik Zumaiara 05:50etik 20:50era. Gainerako trenek ohiko ordutegia mantenduko dute.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.