Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du astearte honetan, Realaren eta Rayo Vallecanoren arteko partida dela eta

Publicado: martes, 25 septiembre 2018 17:50

DONOSTIA, 25 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du astearte honetan, irailaren 25ean, Realak eta Rayo Vallecanok Anoetan 21.00etan jokatuko duten Santander Ligako partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoak jakinarazi duenez.

Zehazki, partidaren aurretik zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da, eta trenak izango dira Anoetara Hendaiatik (20.03), Irunetik (20.22), Altzatik (20.35 eta 20.50), Lasartetik (20.30) eta Amaratik (20.52). Partida bukatuta, Anoetatik itzultzeko trenak izango dira Hendaiara (22.52, 22.55, 23.06 eta 23.15), Altzara (23.00 eta 23.10), Lasartera (23.00 eta 23.20) eta Zumaiara (23.10). Gainerako trenek ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan, app ofizialean, www.euskotren.eus web orrian eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.