Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du asteazkenean, Real-Sevilla partida dela eta

Euskotren
EUROPA PRESS
Actualizado: lunes, 18 diciembre 2017 13:53

DONOSTIA, 18 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskotren enpresa publikoak tren zerbitzua indartuko du asteazkenean, abenduaren 20an, Realak eta Sevillak Anoetan 21:30ean jokatuko duten Santander Ligako partida dela. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, partida hasi aurretik Anoetara hurbiltzeko trenak izango dira Hendaiatik (20:33), Irundik (20:37 eta 20:52), Altzatik (21:05 eta 21:20), Lasartetik (21:00) eta Amaratik (21:07 eta 21:15), eta neurketa bukatu ondoren Anoetatik itzultzeko zerbitzuak izango dira Hendaiara (23:28, 23:31 eta 23:41), Altzara (23:35), Zumaiara (23:35) eta Lasartera (23:30 eta 23:55). Gainerako trenek ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, app ofizialean, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.