Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, Eibar-Bartzelona partida dela eta

Publicado: miércoles, 18 enero 2017 17:54

DONOSTIA, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du igandean, urtarrilaren 22an, Eibarrek eta Bartzelonak Ipuruan 20:45etik aurrera jokatuko duten Santander Ligako partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, partidaren aurretik zerbitzua tren erregularren bitartez eskainiko da: Durango-Ardantza (Eibar) 19:39an, Ermua-Ardantza 19:42an, 20:02an eta 20:12an, eta Deba-Ardantza 19:43an. Norgehiagokaren ondoren, Ardantzatik trenak izango dira Durangora (23:00etan) eta Elgoibarrera (23:00etan). Gainerako trenek ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.