Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, Real-Celta partida dela eta

Euskotren
EUROPA PRESS
Publicado: viernes, 19 enero 2018 11:57

DONOSTIA, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du igandean, urtarrilaren 21ean, Realak eta Vigoko Celtak Anoetan 18:30ean jokatuko duten Santander Ligako partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Modu honetan, norgehiagoka hasi aurretik, Anoetara joateko trenak izango dira Hendaiatik (17:33), Irunetik (17:48), Oiartzunetik (17:43), Errenteriatik (17:38), Altzatik (17:35 eta 18:05), Lasartetik (18:00) eta Amaratik (18:15 eta 18:22), eta partida bukatu ondoren, Anoetatik itzultzeko zerbitzuak eskainiko dira Hendaiara (20:18, 20:33, 20:38 eta 20:48), Altzara (20:25, 20:43 eta 20:55), Lasartera (20:40 eta 21:07) eta Zumaiara (20:44). Gainerako trenek ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan eta geralekuetan, app ofizialean, www.euskotren.eus web orrian eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.