Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, Real-Osasuna partida dela eta

Trena Donostian
EUSKOTREN
Actualizado: jueves, 2 febrero 2017 13:27

DONOSTIA, 2 (EUROPA PRESS)

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du igandean, otsailaren 5ean, Realak eta Osasunak Anoetan arratsaldeko 18:30etik aurrera jokatuko duten Santander Ligako partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten trenek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Hain zuzen, partidaren aurretik Anoetara heltzeko trenak izango dira Hendaiatik (17:33), Errenteriatik (17:38), Oiartzunetik (17:43), Irunetik (17:48), Altzatik (18:05) eta Lasartetik (18:00). Norgehiagokaren ondoren, Anoetatik trenak izango dira Hendaiara (20:18, 20:33 eta 20:38), Altzara (20:25 eta 20:43), Lasartera (20:40 eta 21:07) eta Zumaiara (20:44).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan, geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.