Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, Realaren eta Almeriaren arteko partida dela eta

Actualizado: jueves, 18 septiembre 2014 13:46

DONOSTIA, 18 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, irailaren 21ean, Realak eta Almeriak jokatuko duten partida dela eta. Hitzordua Anoetan da, eguerdiko 12:00etan, eta zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Norgehiagokaren aurretik, Anoetara heltzeko trenak izango dira Hendaiatik (11:03), Errenteriatik (11:08), Oiartzundik (11:13), Irunetik (11:18), Herreratik (11:45), Lasartetik (11:30) eta Donostiatik (11:30).

Halaber, partida bukatuta, trenak izango dira Anoetatik Hendaiara (14:03, 14:21 eta 14:33), Zumaiara (14:03) eta Lasartera (14:07 eta 14:37). Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean: www.euskotren.es.