Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, Realaren eta Espanyolen arteko partida dela eta

Euskotren
EUSKOTREN
Actualizado: jueves, 5 marzo 2015 12:15

DONOSTIA, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du datorren igandean,, martxoaren 8an, Realak eta Espanyolek Anoetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera jokatuko duten Ligako partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, Anoetara heltzeko trenak izango dira Hendaiatik 16:03an, Errenteriatik 16:08an, Oiartzundik 16:12an, Irundik 16:18an, Herreratik 16:45ean, Lasartetik 16:30ean eta Amaratik 16:30ean.

Norgehiagoka amaituta, trenak izango dira Hendaiara 18:48, 19:03, 19:18, 19:21 (Errenteria) eta 19:33an, Zumaiara 19:03an (partidarako zerbitzu berezia eta Amaran ez da beharrezkoa trenez aldatzea) eta Lasartera 19:07an. Gainerako trenek bere ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean -www.euskotren.es- eta Twitter gunean -@euskotrenEJGV-.