Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, Realaren eta Granadaren arteko partida dela eta

Actualizado: viernes, 12 febrero 2016 17:40

DONOSTIA, 12 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du igandean, otsailaren 14an, eguerdiko 12:00etatik aurrera Realak eta Granadak Anoetan jokatuko duten Ligako partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Zehazki, partidaren aurretik, Anoetara joateko trenak izango dira Hendaiatik (11:03), Errenteriatik (11:08), Oiartzunetik (11:13), Irunetik (11:18), Herreratik (11:45), Lasartetik (11:30) eta Amaratik (11:30), eta neurketa bukatu ondoren, Anoetatik itzultzeko trenak izango dira Hendaiara (14:03, 14:18, 14:21 eta 14:33), Zumaiara (14:03) eta Lasartera (14:07 eta 14:37). Gainerako trenek beren ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.