Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du irailaren 24an, Eibarren eta Vila-realen arteko partidarako

Publicado: viernes, 19 septiembre 2014 11:56

DONOSTIA, 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du datorren asteazkenean, irailaren 24an, Eibarrek eta Vila-realek Ipuruan 20:00etatik aurrera jokatuko duten futbol partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, konpainiak jakinarazi duenez.

Horrela, partida hasi aurretik, trenak izango dira Ardantzara (Eibar) Durangotik 19:09an, Ermutik 19:42an eta Debatik 18:43an. Partida bukatuta, Ardantzatik Durangora 22:13an abiatuko da trena, eta Debara 22:12an. Gainerako trenek beren ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta Twitter gunean (@euskotrenEJGV).