Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbat honetan, Realaren eta Eibarren arteko partidarako

Actualizado: viernes, 23 enero 2015 16:33

DONOSTIA, 23 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbat honetan, urtarrilaren 24an, Realak eta Eibarrek jokatuko duten partida dela eta. Norgehiagoka Anoetan jokatuko da, gaueko 22:00etatik aurrera, eta zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte geltokietan.

Horrela, Euskotrenek jakinarazi duenez, Anoetara hurbiltzeko trenak izango dira Hendaiatik (21:03), Errenteriatik (21:08), Oiartzundik (21:13), Irundik (21:18) Herreratik (21:45), Lasartetik (21:30) eta Amaratik (21:30). Halaber, Anoetatik itzultzeko trenak izango dira Hendaiara (00:03, 00:08 eta 00:33), Zumaiara (00:10ean eta Ermuara helduko da) eta Lasartera (00:03). Gainerako trenek beren ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta Twitter gunean (@euskotrenEJGV).