Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean, Eibar-Granada partida dela eta

Actualizado: jueves, 23 octubre 2014 12:56

DONOSTIA, 23 Oct. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du datorren larunbatean, urriaren 25ean, Eibarrek eta Granadak Ipuruan 22:00etatik aurrera jokatuko duten futbol partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte geltokietan.

Horrela, sozietate publikoak jakinarazi duenez, partida hasi aurretik, trenak izango dira Ardantzara (Eibar) Durangotik (20:39), Ermutik (21:12 eta 21:42) eta Debatik (20:43). Halaber, partida bukatuta, trenak izango dira Ardantzatik Atxuri-Bilbora (0:18) eta Debara (00:15). Gainerako trenek beren ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta Twitter gunean (@euskotrenEJGV).