Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean, Eibar-Valentzia partida dela eta

Actualizado: viernes, 19 diciembre 2014 18:26

DONOSTIA, 19 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbat honetan, abenduaren 20an, Eibarrek eta Valentziak Ipuruan 20:00etatik aurrera jokatuko duten partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, norgehiagokaren aurretik trena izango dira Ardantzara (Eibar) joateko Durangotik (18:39), Ermuatik (19:12 eta 19:42) eta Debatik (18:43). Partida bukatuta, Ardantzatik Durangora (22:13) eta Debara (22:12) itzultzeko trenak izango dira. Gainerako trenek beren ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.