Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean, Real-Sevilla patrtida dela eta

Trena Donostian
EUSKOTREN
Actualizado: jueves, 5 enero 2017 12:38

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du larunbatean, urtarrilaren 7an, Realak eta Sevillak Anoetan 20:45etik aurrera jokatuko duten futbol partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, partidara joateko zerbitzua tren erregularrekin eskainiko da, ohiko ordutegian: Irun/Anoeta 19:22an (ez da Gaintxurizketan gelditzen), Hendaia/Anoeta 19:33an eta 20:03an, Altza/Anoeta 20:05ean, 20:20an eta 20:35ean, Lasarte-Oria/Anoeta 20:00etan, Amara/Anoeta 20:30ean eta 20:37an eta Zumaia/Amara 20:00etan.

Halaber, norgehiagokaren ondoren, Anoetatik trenak izango dira Hendaiara (22:48, 23:03, 23:11 eta 23:23an), Altzara (22:40 eta 22:55ean), Zumaiara (22:59an) eta Lasartera (22:52 eta 23:07an).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.