Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du larunbatean Reala-Celta partida dela eta

Actualizado: jueves, 5 febrero 2015 14:44
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 5 (EUROPA PRESS)

   Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du datorren larunbatean, otsailaren 7an, Realak eta Celtak Anoetan 22:00etatik aurrera jokatuko duten partida dela eta. Zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

   Horrela, norgehiagokaren aurretik, Anoetara joateko trenak izango dira Hendaiatik (21:03), Errenteriatik (21:08), Oiartzundik (21:13), Irundik (21:18), Herreratik (21:45), Lasartetik (21:30) eta Amaratik (21:30).

   Partida bukatuta, Anoetatik trenak izango dira Hendaiara (00:03, 00:08 eta 00:33), Zumaiara (00:10) eta Lasartera (00:03). Gainerako trenek beren ohiko ordutegia mantenduko dute.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta Twitter gunean (@euskotrenEJGV).