Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du ostiralean Eibar-Leganes partida dela eta

Publicado 2017/09/14 18:08:32CET

DONOSTIA, 14 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du ostiralean, irailaren 15ean, Eibar eta Leganes taldeek jokatuko duten Ligako partida dela eta. Partida Ipuruan jokatuko da, 21:00etan, eta zerbitzua indartuko duten tren bereziek ohiko geldialdiak egingo dituzte, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, partida hasi aurretik tren erregularrak ibiliko dira: Durango-Ardantza (Eibar) 20:09an, Ermua-Ardantza 20:32 eta 20:42an, eta Deba-Ardantza 19:43an. Norgehiagoka bukatu ondoren bi tren irtengo dira Ardantzatik Durangora (23:10ean) eta Elgoibarrera (23:10ean). Gainerako trenek ohiko ordutegia mantenduko dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta Euskotrenen gailu mugikorretarako aplikazio ofizialean.

NO a la violencia contra las mujeres
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para analizar su navegación y ofrecerle un servicio más personalizado y publicidad acorde a sus intereses. Continuar navegando implica la aceptación de nuestra política de cookies -
Uso de cookies