Euskotrenek tren zerbitzuak indartuko ditu igandean, Donostiako San Tomas Azoka dela eta

Actualizado: jueves, 18 diciembre 2014 12:53

DONOSTIA, 18 Dic. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek tren zerbitzuak indartu egingo ditu datorren igandean, abenduaren 21ean, Donostian ospatuko den San Tomas Azoka dela eta. Zerbitzu bereziek ohiko zerbitzua osatuko dute, Euskotrenek jakinarazi duenez.

Horrela, Zumaia-Donostia tartean, ohiko zerbitzua indartuko da trenak 30 minuturo egon daitezen, 08:20tik 21:20ra (Donostiatik Zumaiara) eta 08:30etik 21:30era (Zumaiatik Donostiara). Azken irteera Donostiatik Zumaiara izango da, 21:50ean.

Irun-Donostia tartean ere, ohiko zerbitzua indartuko duten trenak izango dira, 30 minuturo egon daitezen, 07:00etatik 21:30era (Donostiatik Irunera) eta 07:52etatik 21:52era (Irundik Donostiara). Azken trenak Donostiatik Irun/Hendaiara 21:45ean eta Oiartzunera 22:45ean izango dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.