Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du San Sebastian eguna dela eta

Euskotren
EUROPA PRESS
Publicado: miércoles, 17 enero 2018 13:06

DONOSTIA, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskotren sozietate publikoak trenen zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean eta larunbatean, urtarrilaren 19an eta 20an, San Sebastian egunaren inguruko ospakizunak direla eta. Trenak gau osoan zehar ibiliko dira bezperan, Lasarte-Hendaia-Lasarte, Altza-Amara-Altza eta Zumaia-Amara-Zumaia lineatan, eta San Sebastian eguneko zerbitzu gehigarria Irun-Amara tartean bakarrik izango da, Haur Danborradara joan-etorriak errazteko.

Zehazkiago, Euskotrenek jakinarazi duenez, ostiraletik larunbaterako gauean, Lasarte-Hendaia-Lasarte linearen gaueko zerbitzu gehigarria 30 minutuan behin ibiliko da, eta Altza-Amara-Altza linean trenak orduan behin izango dira. Zumaia eta Amara artean orduro gau osoan zehar gaueko zerbitzua egongo da.

Bestalde, San Sebastian egunean, Lasarte-Hendaia-Lasarte linearen Amara-Irun tartea 15 minutuan behin ibiliko diren trenekin indartuko da. Arratsaldeko 15:30etik aurrera, gutxi gorabehera, zerbitzua normaltasunera itzuliko da larunbatetako ohiko ordutegiarekin. Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileek dauden geltokietan eta geralekuetan, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV Twitter gunean eta app ofizialean.