Euskotrenek Txorierriko zerbitzua aldatuko du datorren astelehenetik

Tren erabiltzaileak
Foto: EUSKOTREN
Actualizado: viernes, 30 octubre 2015 13:20

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Txorierriko zerbitzua aldatuko du datorren astelehenetik, azaroaren 2tik, Artxandako tuneleko lanen ondorioz. Lan horiek Euskal Trenbide Sareak (ETS) zuzenduko ditu eta metroko 3. lineako eraikuntza lanen barruan sartuta daude, Euskotrenek jakinarazi duenez.

   Zerbitzuaren aldaketaren berrikuntza nagusietako bat Lezama eta Lutxana artean tren zerbitzua zabaltzea izango da. Horretarako, 20 minutuko maiztasun berria sartuko da lanegunetako jende gehien dagoen orduetan, hau da, 06:00etatik 10:00etara eta 14:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera. Eskaintzaren handitzea dela eta, era berean, Zamudioko geltokiaren eta Teknologia Parkearen arteko autobus lantzadera zerbitzuaren ordutegia aldatuko da, Parketik autobus zirkulazioen kopurua handituz.

   Beste alde batetik, Artxandako tunelaren lanek Loruri/Ciudad Jardín eta La Ola artean tren zirkulazioa moztea ere ekarriko dute. Ordezko aukera bezala, Euskotrenek egun osoko autobusen zerbitzua ezarriko du astelehenetik, 60 minutuko maiztasunarekin Loruri/Ciudad Jardínetik eta Loruri/Ciudad Jardínera eta 30 minutukoa Sondikatik La Olara, geraleku bietan jatorria eta helmuga izango duten joan-etorriak erraztuz.

   Autobusen zerbitzu berri honen geralekuak ondorengo lekuetan egongo dira: Loruri/Ciudad Jardín: Maurice Ravel kalean bidaiariak utziko ditu (Begiratoki geralekua) eta Maurice Ravel kalean bidaiariak hartuko ditu (Ciudad Jardín geralekua); La Ola: Bizkaibuseko geralekuan; eta Sondika: geltokiaren aurrean.

   Lanak direla eta, tren-bus garraio aldaketak egitean, Loruri/Ciudad Jardínerantz Sondika baino harago doazen pertsonek, Sondikan trenetik autobusera garraio aldaketa egin beharko dute, eta autobusak helmugaraino eramango ditu.

   Kontrako noranzkoan doazenek, Loruri/Ciudad Jardín eta Sondika Lezamarantz, bidaia autobusean hasiko dute jatorriko geralekutik (Loruri/Ciudad Jardín edo La Ola), eta kasu honetan autobusak helmugaraino eramango ditu eta ez dute zertan trenera garraio aldaketarik egin behar izango. Sondikatik aurrera, autobusak geldialdia burutuko dute bakarrik erabiltzaileen jaitsiera errazteko. Bestalde, larunbat gauetako zerbitzu trenak La Olan egingo dute geldialdia.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotreneko 902 543 210 telefono zenbakia dute. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan ere informazioa jaso dezakete, bai eta www.euskotren.eus webgunean eta Twiterreko @euskotrenejgv esteka ere erabilita ere.